BESTELAKOAK

“Irakurri, Gozatu eta Oparitu” kanpaina martxan

Maiatzaren 31 bitartean Euskal Herriko makina bat herritan gauzatuko da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina. Egitasmoak jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi du, bai eta liburuak elkarri oparitzera edo trukatzera ere.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu jarraitu behar dira.
“Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari”.

Kanpaina hori  45 herritan izango da, eta horietariko askok esperientzia errepikatuko dute, ekimena ona den seinale.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button