LITERATURA

“Bizkaidatz Txikia” lehiaketak parte hartzeko epea ireki du

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaidatz Txikia lehiaketaren bidez, literatura-sormena sustatu eta bultzatu nahi da Bizkaiko haur eta gazteen artean. Izan ere, Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxeetan ikasten ari diren haurrak (16 urte arteko gazteak) aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Lanak bidaltzeko epea otsailaren 18ana amaituko da.

Aurten, berrikuntza gisa, parte hartzea lau kategoriatara zabaldu da bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoa; haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutakoa; Gazteetan, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutakoa; eta Gazteetan, 16 urte arteko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako modalitatea.

Hasiera emango zaie parte-hartzaileei eta eurek bukatu beharko dute kontakizuna. Aurten euskarazko lana Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra kontakizuna da. Gaztelerazko lana Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg kontakizuna da.
Hala, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu, 4 edo 5 orritan, eskuz edo ordenagailuz idatziak.

Bizkaidatz Txikiaren zortzigarren edizio honetan parte hartu ahal izateko oinarriak eta inprimakia Foru Liburutegiaren webgunean aurki daitezke: www.bizkaia.eus/foruliburutegia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button