ARTEA

Egungo pirateriaren ikonokrazia

San Telmo Museoko klaustroan Jose Bediaren artista kubatarraren Somalian Prey (God Is Good) obra izango da ikusgai gaurtik aurrera. Lanak Bediak egungo piratengan duen interesa adierazten du. Izan ere, somaliar herritar talde armatuek egiten duten pirateria hau, mehatxu handia da nazioarteko arrantza industrialarentzat.

Instalazioak tamaina handiko oihal batek eta bideo batek osatzen dute. Bi elementuak Gasteizko Artium Museoan ikusgai dagoen Ikonokrazia. Boterearen irudia eta irudien boterea Kubako argazkigintza garaikidean erakusketarekin lotuta daude.

Gaur egun, José Bedia, (La Habana, 1959) nazioartean egile kubatar ezagunenetakoa dena, ezaguna da bere pinturagatik eta egiten dituen instalazio handiengatik. Afrokubar eta indiamerikar sustraiak uztartzen ditu beti.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button