MUSIKA

Iraileko igandetan kontzertu zikloa, Artiumen

Igandeak 2019 izenburupean,  Artium Arabako Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroak kontzertu programa antolatu du irailean. Kontzertu guztiak Artiumen Plaza Aretoan izango dira, 20:00etan, eta sarrera doan izango da.

Montauk taldearekin hasiko da Igandeak 2019 zikloa, irailaren 8an. Beñat Goitia (ahotsa eta gitarra), Gorka Etxebarria (bateria eta bibrafonoa), Urko Urzelai (baxua) eta Aitor Garcia de Vicuña (gitarra, sintetizatzaileak eta programazioak) dira taldeko kideak. Kantuetan  euskarazko hitzek eta egiten duten rock intimistak pertsonalitate berezia ematen diote bandari. 2015ean Gaztetalent irabazi zutenetik, taldeak kontzertu ugari eskaini ditu, eta estudioko bi disko kaleratu ditu Bilaketan (2016) eta Geruzak (2018).
Datozen asteetan, honako taldeak arituko dira: Birkit (irailak 15), Sara Zozaya (irailak 22) eta Duluth (irailak 29).

Zikloaren antolatzaileek adierazi duten moduan, “saioak intimo eta esperimentalak izango dira batzuk, eta dinamikoagoak besteak, askotariko estilo eta hizkuntzak arakatuz. Edonola ere, Igandeak programak igande arratsaldetarako topalekua izan nahi du, musika berrien zale direnentzat eta horien atzean dauden sortzaileentzat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button