Nontzeberri

Irailean, “Basoka” jaialdia Donostian

Datorren irailaren 5ean, Donostiako Miramonen, indie folk musika biltzen duen Basoka jaialdiaren seigarren edizioa egingo da.

Aurtengo protagonistak Sara Zozaya, Elena Setien eta Joseba Irazoki, Charly, Amateur, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adiós, eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrak izango dira. Doako sarrera duen eta egunez izango den jaialdia da, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 21:30ean amaituko dena. Kontzertuak 16:30ean hasiko dira Charlyrekin, eta 20:45ean amaitu, RO-E taldearekin.

Talde antolatzaileak kontuan hartzeko honako oharrak zabaldu ditu: “COVID 19-tik babesteko beharrezko neurriei erantzunez, edizio honetan Miramongo basotik anfiteatro ezagunera lekualdatu da, jatorrizko kokapenetik oso gertu. 2020ko edizioari begira publikoaren hazkundea aurreikusten dugun arren, ingurumenarekiko eta musikarekiko errespetua sustatzen jarraituko dugu. Era berean, COVID 19 aren harira ezarritako osasun eta higiene arauak une oro errespetatu beharko dira, eta antolakuntzak hiritarren laguntza eskatuko du bertaratutakoen esperientzia onena ziurtatzeko.

Gehiago jakin nahi izanez gero: Donostia Kultura

Exit mobile version