IKUS-ENTZUN

Iraganari era arkeologiari buruzko hausnarketak

Bilboko Arkeologi Museoak “Zine Arkeologikoaren Arratsalde”-en IV. edizioa ospatuko du otsailaren 12, 13, 19 eta 20an. Zikloan, lau dokumentalen emanaldiekin batera elkarrizketak ere egingo dira espezialistekin.

Zinema-zikloaren helburua, “iraganari era arkeologiari buruzko hausnarketa eragitea da. Proiektatuko diren dokumentalek, aldi berean, denboran eta espazioan zehar bidaiatzeko aukera ematen dute”.

Bihar, otsailak 12,  abiatuko da ekimena Experimentando la Arqueología. Misión, la Edad del Hielo emanaldiarekin. “Alemaniako hegoaldeko aurkikuntza arkeologiko batzuk azaltzen ditu, horien artean  Hohle Fels kobakoak azpimarratuz. Koba horretako aurkikuntzak harrigarriak dira; 40.000 urte dituzte eta  Neandertal eta Homo sapiensaren kulturen arteko erlazioari lotuta daude”. Filmaren ostean elkarrizketa egongo da, eta historiaurreko irakaslea den Mikel Aguirre Ruiz de Gopegi moderatzailea izango da.

Zikloa honako lanekin osatuko da: Investigaciones en aguas profundas: el tesoro de la isla de Batz (otsailak 13); Una mirada en el tiempo (otsailak 19); eta Gurs. 70 años del infierno vasco (otsailak 20).

Proiekzio guztiak 19:00etan izango dira, Bilboko Arkeologi Museoaren Mallona Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button