BERTSOTAN

Iparralde osoa bertsotan

Altzürükün abiatuko da Xilaba Bertsulari Xapelketa aurten, eta Baionan amaituko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko herriak kurritu ostean.

Txapela eskuratzeko lehian hamasei bertsolarik hartuko dute parte: Amets Arzallus (Hendaia), Odei Barroso (Urruña), Sustrai Colina (Urruña), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xumai Murua (Azkaine), Gillen Hiribarren (Itsasu), Xan Alkhat (Armendaritze), Ramuntxu Christy (Aiherra), Maindi Murua (Azkaine), Bixente Hirigarai (Baigorri), Egoitz Zelaia (Hendaia), Battitt Crouspeyre (Baigorri), Ortzi Idoate (Baiona), Ortzi Murua (Azkaine), Maddi Sarasua (Itsasu), Madi Ane Txoperena (Hendaia).

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko herriak bertsoz beteko dira Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu duen Xilabaren edizio berriarekin, zeina urriaren 6an abiatu eta azaroaren 10a bitarte luzatuko den.
Bi kanporaketa saio eta bi finalaurreko izango dira, eta final handia Baionan egingo da lehenengo aldiz.

Lehen kanporaketa saioa urriaren 6an izango da, Altzürüküko Herriko gelan, 17:00etan. Hurrengoa, urriaren 13an, Kanboko AIEC gelan, 17:00etan.

Gero etorriko dira, finalaurrekoak. Urriaren 20an, Hendaiako Variétés Zineman, 17:00etan, eta urriaren 27an, Donibane Garaziko Vauban Zineman, 17:00etan.

Azkenik, finala, azaroaren 10ean, Baionako Lauga gelan, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button