LITERATURA

Iparragirre Sariak 2010 Urretxu eta Zumarragatik

Zumarraga eta Urretxuko Udaletako Kultura Batzordeek Bertso-Papera, Narratiba eta Poesiako lehiaketarako deia egin dute aurten ere. Hauek dira aurtengo Iparragirre Sariak.
Urtero bezala, euskaraz zein gazteleraz, narratiba, poesia eta bertso paper arloetan aurkeztu ahal izango dira lanak. Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Narratiban 6 eta 12 orri arteko luzea izango dute; poesian 200 lerrotik gora eta bertso paperetarako 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10, eta 16 urtetik gora gutxienez 8 bertso eta gehienez 12.

Hiru kopia aurkeztu beharko dira. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da. Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Kartazal itxi batean Nortasun Agiriaren fotokopia eta telefonoa sartuko dira.

Lanak eskuan eraman edo postaz bidali ahal izango dira, irailaren 24rako, honako helbide hauetara: Aizpuruenea Kultur Etxea (Iparragirre Sariak 2010) Jauregi kalea, 19. 20700, Urretxu. Edo bestela, Zelai Arizti Kultur Etxea (Iparragirre Sariak 2010)
Legazpi kalea, 7. 20700, Zumarraga.

Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da. Narratiban 600 euro; poesian 600 euro; bertso paperak, 16 urte arte 150 euro eta 16 urtetik gora 600 euro.

Bertsozale elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button