MUSIKA

Petti kantariak “Manipulazio estrategiak” lana aurkeztuko du Barakaldo Antzokian

Petti musikari beratarra Barakaldo Antzokian izango da larunbatean, Manipulazio estrategiak diskoa aurkezteko. Kontzertu ugari eskaini ondoren, hurrengo hitzordu handia Barakaldon izango da, 20:00etan.

Diskoa Noan Chomsky pentsalariaren lanean oinarrituta dago. Gizartea manipulatzeko komunikabide handiek erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen, eta Harkaitz Canok poema bihurtu ditu, ohiko fineziaz. Pettik, berriz, musikaz jantzi eta beste dimentsio bat eman die, eta material horrekin (pentsamendua, poesia, musika) azkenaldiko disko sendo eta txalotuenetako bat osatu dute. 2021eko Musika Sarietako irabazle nagusietako bat izan da Pettiren lan hori.

Zuzenekoetan musikaren dotorezia indartsua gorpuzten da, Pettiren ahots ahaltsuari eta musikari bikainei esker: Etxeko Uzta banda (Joseba Irazoki, eta Igor eta Iñigo Telletxea), Juantxo Zeberio (teklatuak) eta hari-laukote bat.

Musikazaleek, literaturazaleek eta, oro har, kultura maite dutenek kale egin ezinezko hitzordua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button