BERTSOTAN

Ipar Uribe irabazle Bilboko BBK sariketan

Joan den astean, Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen finalean, Ipar Uribeko talde indartsua izan zen irabazlea, Lea Artibaiko taldea menpean hartuta. Ipar Uribek, ALBE Algortako Bertso Eskolako ordezkariek, berriro lortu dute irabazleen garai-ikurra emozioz beteriko saioan, iazkoari buelta emanez. Honekin, sariketa honen 19 edizioetan sei aldiz lortu du sari hau, beraz, talderik sarituena bihurtu da.
Saioan zehar irabazleen nagusitasuna argia izan zen, gaztetxoan mailan 21 puntuko aldea aterata, baina aldiz 19-24 urte bitartekoen mailan, Lea Artibai nagusitu da puntu erdigatik.

Taula gainean aurrez aurre aritu zirenak hauek: Maialen Markaida, Inazio Vidal, Imanol Uria, Josune Aramendi, Aissa Intxausti, Elene Lejarzegi, Beñat Vidal, Peru Vidal, Arrate Illaro, Nerea Ibarzabal, Eneko Arrate eta Xabat Galletebeitia.

Sariketa honetan beste sari bi ere egoten dira, bata, sariketan zehar Bizkaiera egokiena erabili duen bertsolariarentzat, eta bestea, Finalistarik Gazteenarentzat. Bada, sari hauek Arratiako Illart Gumuziok eta Lea Artibaiko Aissa Intxaustik irabazi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button