ARTEA

Ion Macareno artistak hiri eskulturak paratu ditu Bilbon

Bilbaoarte zentroko artista bekadun Ion Macarenok Displacement izenburuko erakusketa paratu du zentroan bertan.

Bilbaoarteren arabera, “erabiltzaile eta biztanleen beharrak (kirola egitea, okupatzea edo esku hartzea) direla eta, aldatzen diren arkitektura urbanoak eta eremu publikoetan interesa azaltzen du Macarenok erakusketa honetan. Harmailak, hesiak, eskailerak… ikertzen ditu artista bilbotarrak gero eskulturaren arlora eramateko”.

Macarenoren obran, euskarri eta irudi digitalak eskulturaren elementu bihurtu dira. “Prozesu digitalarekin duen inplikazio berri honek gizarte garaikidearen konplexutasunaren berri emateko beharrean aurkitzen du jatorria, bereziki errepresentazio digitalaren mugetan adierazten dena”. Hala, 3D animazioa edo irudi digitala eskulturak egiterakoan erabiltzen dituen bitartekoak dira.

Ion Macarenok, besteak beste, José de la Fuente Galeria, Rekalde Aretoa eta Montehermoso Kultura Zentroa erakutsi ditu bere obra. Horretaz gainera, taldekako hainbat erakusketetan parte hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button