IKUS-ENTZUN

Interneten bidezko ikus-entzunezko ekoizpenak “Seriesland” jaialdian

Munduko web-sailik interesgarrienak bilduko dira Bilbon, urriaren 21etik 26ra bitartean gauzatuko den Seriesland jaialdian. Jaialdiaren helburua da ikus-entzunezko ekoizpen interesgarrienak eta berrienak ikusteko aukera eskaintzea, eta negozio aukerak sortzeko elkargunea izatea. Gaur goizean, prentsaurrekoan eman dituzte ekimenaren xehetasun guztiak.

Seriesland jaialdiaren egitarauak ehun ekoizpen baino gehiago bilduko ditu bere programazioan. Ikusgarri horiek kontinente guztietako hogei herrialdetatik etorriko dira, eta genero ezberdinak landuko dituzte. Hori dela eta, jaialdiak 200 sortzaile, ekoizle, banatzaile eta langile baino gehiago bilduko ditu. Horren ondorioz, negozioak egiteko aukera paregabeak ere sortuko dira, izan ere, makina bat bilera atondu dituzte antolatzaileek puntako konpainiekin batera.

Kanpotik etorriko diren produktu anabasa horren baitan, euskal ekoizpenek ere tokia izango dute. Hala, Euskal Herrian egindako web-sail batzuek nazioarteko hedapena hartu ahal izango dute, sektorea egoera onean baitago, “ekoizpen euskaldunaren osasuna ona da, zortzi sail desberdinekin”.

Hala, Zure txanda da euskaraz grabatua izan da, Euskal Herrian egin den lehena gainera. Horrekin batera Otsoen lurraldean ere badago, bere bigarren denboraldiarekin. Beste batzuk aipatzearren: Gutuberrak, edo Dark of the Night, Patxi Urkijok zuzendua.

Bestelako ekintza paraleloak ere bideratu dira ohiko emanaldiez gain. Hala, Metro eta Euskotren batzen diren Zazpikaleetako geltokian formatu handiko 100 argazki baino gehiago jarri dira ikusgai. Argazkilariak, Jabier Etxebarria eta Laurent Leger dira.

Datorren astean hasiko den Seriesland jaialdiko egunez eguneko programazioa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button