MUSIKA

Inprobisazio eta esperimentazio musikala

Bilboko Larraskito Klubean, bihar, apirilak 13, m2R Electroacoustic Ensemble, Ferran Fages, Amaia Molinet eta Nrrazti Ensemble talde esperimentalak arituko dira.

m2R Electroacoustic Ensemble Manolo Rodriguezek sortutako laukotea da, jazz estetika ezohiko bat proposatzen duena. Bertan, oinarrizko ezaugarriak dira konposizioaren eta inprobisazioaren arteko elkarreraginak eta elektronika-live codingaren eta instrumentu akustikoen elkarketa, proposamen oso garaikide eta freskoa emanez, New Yorkeko korronteetan duen inspirazioa ukatu gabe. Larraskiton The Wait lana aurkeztuko dute.

Ferran Fages inprobisatzailea eta konpositorea da. Berrogeita hamar argitalpenetik gora egin ditu diskoetxe nazional eta nazioartekoetan. Birak, kontzertuak eta tailerrak egin ditu Europan, Amerikan eta Japonian. Gitarra, gailu elektroniko analogikoak eta disko-jogailu akustikoa jotzen ditu.

Amaia Molinet´S Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Master tituluduna da eta Arte Ederretan lizentziaduna, EHU-n.

Azkenik, Nrrazti Ensemble Nahia Rojo (biolina), Ferran Fages eta Ibon RG (gitarrak), eta Pau Vila eta Fernando Ulzión (saxoak) musikariek osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button