BESTELAKOAK

“Inpernuko Poza” Trikitixa Jardunaldiak

Musikaren eta instrumentuaren irakaskuntza titulupean burutzen ari dira egunotan (atzo eta gaur) Donostian, Inpernuko Poza izeneko Trikitixa Jardunaldiak.

Inpernuko Poza Trikitixaren XV. Jardunaldiotan irakasleak eta musikariak gonbidatu dituzte hainbat galderari erantzuna topatzeko: “Euskal kulturaren adierazpena den trikitixa edozein musika formatutan erabat integratua dagoen honetan, edo eta irakaskuntza baliabideak hainbeste aldatu diren garaietan, instrumentuaren eta musikaren transmisioa modu berdinean egokitu den edo zein norabide hartu behar duen aztertu nahi dugu”.

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan egin zen atzoko saioan Edurne Iturbe, Erika Lavillard-Isasi, Aritz Alustiza eta Ander Malbadi aritu ziren.
Gaurkoan, Maite Arroitajauregik (Mursego) Musikaren Irakaskuntza gaia jorratuko du.

Xehetasun gehiago: Inpernuko Poza

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button