BESTELAKOAK

“Isturitzetik Etiopian Barrena” emanaldia, Zigoitian

Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako ikuskizunean musika, literatura eta zinea uztartzen dira. Bidaia garrantzitsu baten kronika irudizkoa. Tartean Joxanton Artzeren testuak ere irakurriko ditu egileak.

“Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, azken finean, heriotzarako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, azken eztanda jasan arte”.

Joxanton Artzeren Isturitzetik Tolosan Barrena eta Bernardo Atxagaren Etiopia lanetatik hartutako hainbat pasarte entzungo dira. “Bi belaunaldi, bi abangoardiazko lan entzule gaztearen kezketara egokiturik”.
Musika ere ez da faltako. Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak nahastuko dira Beñat Goitiaren gitarra sesio intimoekin, eta hori guztia, hainbat filmetatik ateratako samplerrekin nahastuko dira.
Gainera, Aitor Zarzuelo lasartearrak zuzenduriko Desparadisua film laburrak zirkuluen gordintasunean barneratuko du ikuslea. 

Musika, literatura eta irudia Isturitzetik Etiopiaraino bidaia berezian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button