Nontzeberri

Inork begiratzen badio

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan, eta Re-visones/Begirada Berriak Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bildumari proiektuaren barruan, Bakarrik dago inork behatzen dion hori izeneko erakusketa jarri da ikusgai. Luisa Fernanda Lindo-k eta Sergio Jair Mendez-ek komisariaturiko erakusketa ekainaren 21era bitartean ikusi ahalko da.

Bertako bildumako hogeita hamar artelanez osatutako erakusketa (eskulturak, argazkiak, pinturak, instalazioak, bideoak eta abar) “gizabidearen galeraren kausa eta ondorio diren arazo koiunturalen inguruko hausnarketa iradokitzen duten hiru ataletan banatu da: gorputza eta lurraldea; generoa eta identitatea, eta bizimodu posmodernoaren paisaiak, haren ondoriozko endekatzearekin batera”.

Bertan artista multzo handi batek hartzen du parte: Helena Almeida, Elssie Ansareo, Carmen Anzano, Patxi Araujo, Ignacio Ardanaz, Elizabeth Aro, Ariane Artika, Amaia Gracia Azqueta, Miriam Bäckström, Jose Manuel Ballester, Rosa Brun, Jose Javier Caballero Orio, Joan Cortes, June Crespo, Jose Pedro Croft, Florentino Diaz, Miren Doiz, Ana Fernandez, Joan Fontcuberta, Ignacio Llamas, Teresa Moro, Javier Muro, Alberto Oderiz, Carlos Pascual, Álvaro Matxinbarrena, David Rodriguez Caballero, Curro Ulzurrun, Eulalia Valldosera eta Mariana Vassileva.

Erakusketaren inguruan jarduera paraleloak ere ondu dira, hala nola, Godfrey Reggio dokumental esperimentaletako zuzendariari eskainitako zinema zikloa, edota mahai-inguruak Ana Longoni, Maite Garbayo, Mari Luz Esteban, Aimar Arriola, Tamara Díaz Bringas eta Celia Martin Larumbe adituekin.

Exit mobile version