MUSIKA

Wooden Shjips banda estatubatuar psikodelikoak Mogambon joko du gaur

Wooden Shjips taldeak hamar urte inguru daramatza diskoak grabatzen. Bere jarioa AEBetan 60ko hamarkadan egin zen psikodelian oinarritzen da. Nolanahi ere, ez da revival taldea. Bere diskoetan kantu luzeak eta errepikakorrak grabatzen dituzte. Erritmo aldaketa gutxi egiten dituzte euren kantu monolitiko bezain hipnotikoetan. The Velvet Underground, Soft Machine, Spacemen 3, Neu!, edo 13th Floor Elevators aipa daitezke euren eraginen artean. Oraintsu plazaratu duten Vol. 2 single bilduma aurkeztuko dute. Estatubatuarrekin Tides From Nebula (Polonia, ambient rock) eta Caballo Tripode (Valentzia, garage-rock) izango dira.

Bestalde, Donostiako Le Bukowski tabernan The Tallest Man on Earth (Kristian Matsson) kantautore suediarra izango da. Bere herrikide Jose Gonzalezen edo Bon Iver estatubatuarraren ereduei jarraiki, Matsson bere gitarrarekin aterako da gaur gauean blues, rock eta country kutsuko kantu bikainak jotzeko. Gitarra jotzeko gaitasun ikaragarria izateaz gain, suediarrak ahots tinbre boteretsua erakusten du. Bob Dylan eskandinaviar honek The Wild Hunt bere bigarren lana aurkeztuko du Bukowskin. Munduko gizonik garaiena ezizenaz ezagutzen den kantautorearekin batera Idiot Wind suediarrak izango dira.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button