BESTELAKOAK

Inorena ez den lurra?

Maiatzaren 12an eta 11n ¿Tierra de nadie? izeneko mintegia egingo dute Gasteizko Montehermoson. Ekimenak lurraren jabetza izango du ardatz. Izan ere, bere xedea hainbat gai ekonomiko, politiko eta sozial lurraren jabetzarekin eta erabilerarekin lotuta aztertzea da.

Mintegian parte hartuko duten adituak askotarikoak izango dira, eta lurra norbere egiteko, okupatzeko, jabetzeko eta erabiltzeko modu desberdinak jorratuko dituzte, hainbat testuinguru eta une historikotan.

Hala, etzi, hilak 12, Ana Maria Millan, Silvia Federici, Anna Colin eta Peter Linebaugh arituko dira 10:30etatik aurrera. Biharamunean, berriz, Yazid Anani, Mathieu Kleyebe Abonnenc, Sarah Maldoror eta Jimmie Durham.

“Europako enpresa kolonialak izan ziren aberastasun-pilaketaren eta merkataritzaren hedapenaren oinarri, eta horrek pentsamendu-sistemaren hegemonia ahalbidetu zuen eta ia gizaki guztien bizimodua moldatu duten harreman ekonomiko eta sozialak ekarri zituen. Kolonizatutako lurraldeek eta bertako biztanleen mendekotasunak bilakaera izan dute eta egun hainbat modutara gauzatzen dira”.

Egitarauaz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button