MUSIKA

La Sra. Tomasa eta El Columpio Asesino, Sopela Kosta Fest jaialdian

Irailaren 20tik 23ra bitarte, Sopela kosta Fest jaialdia egingo da. Jaialdiak musika eta surfaren kultura uztartzen ditu, eta musikari dagokionez, La Sra. Tomasa taldearen fusio elektronikoa eta El Columpio Asesinoren post-punka izango dira protagonista nagusiak.

Bi horiei ondoko taldeak gehituko zaizkie: Travellin´ Brothers Little Band (blues), Grises (pop elektronikoa), Liher (rock), The Icer Company (pop-rock), Moonshakers (garage-rock), Zazkel (new wave-funk), Melenas (garage-pop) eta DJ Tirry&Teri. Kontzertuok Sopelako Udaleko plazan egingo dira.

Musikarekin batera, surfaren kultura da jaialdiaren bigarren ardatza, eta esparru horretan ere makina bat jarduera egingo dira: EHSF-ko Euskal Zirkuituaren Txapelketa, Euskal Herriko Surf Elkarteen Txapelketa edo Kayak Surfeko Beteranoen Txapelketa.

Azkenik, bestelako jarduerak ere izango dira: umeentzako tailerrak, Tai Chi saioak edo garagardoaren festa, Sopela Beer Fest.

Informazio gehiago: sopelakostafest.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button