ESZENA

Emakume sortzaileen lana agerian jartzeko xedez

Kuluxka Antzerkiak Neskartfest jaialdia antolatu du. Euskadiko emakumeentzako arte eszenikoko jaialdi hori uztailaren 3 eta 4an burutuko da, Urduñan.

Ekimenaren helburua “emakume artista eta sortzaileek kulturaren munduan egindako lana agerian jartzea da. Batez ere, arte eszenikoen munduan, arlo horretan beharrezkoa zelako eta oraindik ere badelako bere horretan dirauen desberdintasunaren aurrean bultzada ematea”.

Euren bizilekua Euskadin duten emakumeek parte hartu ahalko dute; “antzerkiko konpainia eta talde amateur eta profesional guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere, haien ikuskizuna atari zabalean edo eszenatokian egiten bada”. Gainera, ikuskizunaren pisua emakume batek eraman beharko duenez, ez da onartuko emakumeek egindako gidoirik edo zuzendaritzarik ez duen ikuskizunik.

Proposamen guztietatik, haurrentzako lau aukeratuko dira euskaraz. Gainerakoetan, euskaraz izatea balioetsiko da, eta bi gaztelaniaz izango dira.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 6tik 31ra arte luzatuko da, eta posta elektronikoz bidali beharko dira neskartfest@urduna.com  helbidera.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button