MUSIKA

Elkar Fundazioak “Joseba Jaka” bekaren beste deialdia bat abiatu du

Sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekaren beste deialdia bat jarri du martxan. Proiektuak abenduaren 31ra arte aurkez daitezke.

Deialdi honetara, musika lanak sortu eta grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak. Parte hartzaile bakoitzak, honakoak aurkeztu beharko ditu: egin nahi duen sormen lanaren azalpena, lanaren lagin bat, gutxienez kantu biko grabaketa, eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazioak osatutako epaimahai batek (Joana Barbierrek, Jon Eskisabelek, Sara Zozayak eta Elkar diskoetxeko kide bat) aztertuko ditu eta erabakiko du haien artean zein den irabazlea.
2022ko apirilean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena.

Beka 10.000 eurokoa izango da: %50 dirutan ordainduko da sormenerako, eta gainerako %50 grabaketa Elkar estudioko orduetan emango da, kantak bertan grabatzeko.

Joseba Jaka bekaren betebeharreko guztiak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button