MUSIKA

“Inkestas Rock Festibala”, asteburu honetan Sopelan

Sopelan, irailaren 14an, Inkestas Rock Festibal jaialdiaren edizio berri bat ospatuko dute. Musika izango da protagonista baina kontzertuez gain, bestelako ekintza ugari ere antolatu dira: erakustaldiak, skate eta surf tailerrak, surf eta musika erakusketak, pintxo lehiaketak…

Kontu musikalari dagokionez, Monarch!, Syberia, Santo Rostro, Bones Of Minerva, Melmak, Kabbalah, Chivo, Keziah, Ballard eta Crucifucked taldeek kontzertu potenteak emango dituzte Inkestas Rock Festibalean.
Ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez Inkestas Rock Festibalak helburu bikoitza du: “alde batetik, Sopelako zein inguruko herritarrei doako musika minoritarioa eskaintzea, eta beste alde batetik, tokiko bandei ezagutzera emateko aukera sustatzea. Horretarako, eta jaialdiari garrantzia eta ikusgaitasuna emateko, edizio honetan underground munduan ezagunak eta kalitatezkoak diren banda nazional eta nazioarteko bandak izango dira”.

Musikarekin batera hainbat jarduera paralelo ondu dira. Hala, irailaren 14an, UK Skateparken eskutik, txikienek skateborad erakustaldi batez gozatuko dute. Surfarekin berdin, Aloka Surf & Sup eta Jean Fernandes surf tailerrez arduratuko dira. Eta erakusketak ez dira faltako, Iker Basterretxeak eta Alberto Diazek egindako argazkiez osaturiko Music & Surf izeneko erakusketa jarriko da ikusgai irailaren 18ra arte, bertako Kurtzio Kultur Etxean.

Informazio guztia: Sopelako Udala

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button