BESTELAKOAK

Ingurune soziala hobetu nahi duten gazteen ekimenak babestu

Bilboko Udalak Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien hirugarren edizioan proposamenak aurkezteko epea ireki du.

Ekimenaren helburua da “gazteek hirian gertatzen den aldaketa sozialaren protagonista gisa duten eginkizuna aitortu eta indartzea”. Hirugarren edizio honetan, gazteen boluntariotzarekin zerikusia duten proiektuak ere sarituko dira. Interesa duten pertsona guztiek martxoaren 6ra arte daukate proiektuak bidaltzeko epea. Gehienez bost ekimen hautatuko dira, eta bakoitzak proiektua gauzatzeko 4.000 euroko saria jasoko du.

Hiriko 16 eta 30 urte arteko gazteentzat egin den Bilbao Gazte Balioak Martxan egitasmoak “gizartean eragina duten ekimen berritzaileak baloratuko ditu, parte-hartzea eta ekintza boluntarioa sustatzen dituztenak, Bilbao Balioen Hiria agiriaren ildotik”. Aurreko bi edizioetan guztira 144 proposamen jaso ziren, eta  40 ekimen saritu ziren.

Bilbao Gazte Balioak Martxan sariak Ideiak Martxan programaren barruan sortu ziren, “hiriko gazteen kolektiboak bultzatzearren sormenezko jardueren proposamenak asma eta aurkez ditzaten, gazteentzako udal-eskaintza aberasteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button