MUSIKA

Petti & Etxeko Uzta taldeak irekiko du Arriolako Jazz Blues Jaialdia

Ostegunean hasiko da Elorrioko  Arriolako XXVII. Jazz Blues Jaialdia Petti & Etxeko Uzta taldearen kontzertuarekin, Arriola Antzokian, 21:30ean. Emanaldiak azaroaren 20ra bitarte egingo dira.

Pettik iragan udaberrian plazaratutako Petti & Etxeko Uzta izenburuko lana aurkeztuko du Arriolan. Etxeko Uzta taldea hauexek osatzen dute: Joseba Irazoki, gitarra; Iñigo Telletxea, baxua eta Igor Telletxea, bateria.  Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunek, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzte. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”.

Kontzertuokin osatuko dute musika afroamerikarren inguruko jaialdia: 11n, Juan De Diego Trio (Jazz); 12an, The Allnighters (Blues); 17an, Muchachos Afrobeat Band; 18an, The Machetazo (Jazz); 19an, Boney Fields Band (Blues); 20an, Azkaiter Pelox.

Azpimarratzeko da The Allnighters arabarren kontzertuak, makina bat urte isilik egon ondoren lan berriarekin bueltatu baitira. Everything is changing (Gaztelupeko Hotsak): erritmo beltz dotoreekin apaindutako zortzi kantu bildu dituzte lan berrian: sei kantu berri, bi bertsio eta haien lehenengo diskoan argitaratutako Midnight boogie klasikoaren moldaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button