Nontzeberri

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, Gasteizen

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (FICMA) ingurumenaren inguruko gaiak arretaz begiratzeko eta horren inguruan hausnartzeko proposamena luzatzen du. Filmez gain, hainbat jarduera programatzen dira ingurumenaren arloko edukia eta ingurumen-hezkuntza lantzeko xedez.

Jaialdiaren helburua ikusleei ingurumenari buruz hausnarketa egitea da, eta horretarako  gai hori biltzen duten makina bat proposamen zabaltzen ari dira egunotan.
Aurten, Aldabeko gizarte etxean, 12 film hautatuen sorta aurkeztuko da Gasteizko Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakusketan, tartean Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere dokumentala. Horrez gain, egitarauak uraren kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia, eta txotxongilo-ikuskizun bat ere hartzen ditu baitan.

Gaur berton, hilak 18, Los plástico (Patricio Mekis, Angel Marín. Txile), Street Surfers (Arthur Neumeier. Hego Afrika), Lawqa (Raimundo Gomez. Txile) eta The Sacred Place where life Begins (Kristin Gates, Jeremy Là Zelle. AEB) izeneko filmak pantailaratuko dira, 19:30etik aurrera.

Egitarauren nondik norakoak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Exit mobile version