BESTELAKOAK

Ingurumen-Zinemako programa, Gasteizen

Aste honetan, Ingurumen-Zinemako programaren barruan Txoriastea egiten ari da. Astelehenean pantailaratu zen lehen filma: Las alas de la naturaleza (Jacques Cluzaud, 2015), eta atzo, Mañana (Cyril Dion, Mélanie Laurent, 2015) filma.

Gaur hirugarren eta azken saioa izango da Florida zinemetan, 19:30etik aurrera, Iciar Bollaínek zuzenduriko El Olivo (2016) lanarekin. “Hogei urte ditu Almak, eta Castelló probinziako barrualdeko herri batean egiten du lan, oilasko-granja batean. Aitona du munduan gehien axola zaion pertsona. Duela zenbait urte, hitz egiteari utzi egin zion Almaren aitonak. Orain, berriz, jateari ere utzi egin dio. Obsesio bat du orain Almak: duela 12 urte familiak saldu zuen olibondoa berreskuratzea, aitona bere onera itzularazteko. Mila urtetik gora zituen olibondoak, eta aitonaren borondatearen aurka saldu zuten. Hala, bada, olibondo izugarri hura berreskuratu eta masiara ekartzea otu zaio Almari, eta proiektu horretan nahastu ditu, inori egia esan gabe, osaba (sosik gabe utzi zuen krisiak), lankidea, lagunak eta herri osoa, nahiz eta ez daukan horretarako ez planik, ez dirurik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button