BESTELAKOAK

Ingurugiroa ardatz hartuta makina bat jarduera, Gasteizen

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) makina bat jarduera antolatu ditu abendutik martxora bitartean. Programazioaren barruan erakusketak, ingurumen kulturarekin lotutako hitzaldiak eta familientzako jarduerak antolatu dira.

Hiru erakusketa abiatuko dira denbora epe horretan: European Wildlife Photographer of the Year erakusketa ikusgarria abenduaren 22tik urtarrilaren 24ra bisitatu ahalko da; Mikel Arrazolarena den Biodibertsitatea etxetik km batera izenekoa, otsailaren 2tik martxoaren 6ra; eta Inguruan dabiltzan izakiak, Joseazul eskultorearena, martxoaren 15etik apirilaren 17ra.

Ingurumenarekin zerikusia duten hitzaldiak, lantegiak eta ikastaroak ere antolatu dira, hala nola,  bike station, kosmetika jangarria, hiri baratzeen diseinua, naturako aztarnak ezagutzea eta landa-koadernoak egitea.
Natur ibilbideak (Salburu, Zabalgane,…)  eta familientzako jarduerak ere antolatuko dira: Berdeguneak, leku isilak, esku-txotxongiloen ikuskizunak, ipuinak, lorategi botanikora bisitak, eta abar.

informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button