ESZENA

“Ikuszirkus” jaialdia aste honetan, Andoainen

Andoaiango Bastero Kulturgunea zirku emanaldiz beteko da aste honetan, abenduaren 26tik 30era bitarte.

Andoaindik zirkuarekin gozatzeko gonbitea luzatzen zaigu: “Zirkua entzun eta abilezia datorkigu burura, izaki gehienontzat ezinezkoak zaizkigun salto eta arriskuak; zirkua entzun eta umorea datorkigu burura, publikoak barre egin eta ondo pasatzea helburu duten pasarteak; zirkua entzun eta argiak datozkigu burura, fokoen laguntzarekin erakargarri gertatzen diren ikuskizunak; zirkua entzun eta musika datorkigu burura, doinu eta erredobleak beti izaten baitira malabare eta salto ikaragarrien oinarrian. Guzti horiek eta gehiago izango ditugu aurtengo jaialdian, Gabonetako jaiak baliatuz, famili giroan, lagunekin edo bakarrik ikusteko emanaldiak,… zatoz IKUSZIRKUSera!!”

Gaur berton, Malicia!Ciak (Euskal Herria-Balear uharteak) El punto de la i lana egingo du. Hauxe esaten da obraren gainean: “Botoiak lotuta, ilea era antolatuan nahasia eta guztiarekin ondo gelditzen diren galtzerdiak. Guztia prest edozein momentutan argazki bat atera eta sare sozialetan elkarbanatzeko. Irudiaren garrantzia, ezer esaten ez duen informazioaren gaindosia, emakume-gizon performatikoak, … umore, gorputz antzerki eta zirku dosiekin lehertzen den molotov koktela.”

Gogoratu, urte amaierak zirkuaren koloreak Andoain hartuko du. Egitarau osoa ikusi nahi baduzue, hona hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button