ARTEA

Inge Borg artistaren arte geometrikoa

Inge Borg artistaren Konexio Estrukturalak erakusketaren inaugurazio egingo dute gaur, Bilboko Anti liburudendan, 19:30etik aurrera. Borg eraikinen geometrietatik abiatzen da bere obra eraikitzeko.

Artistaren arabera, “etengabe bilatzen dut geometria kalean. Eraikinetan. Egituretan. Asebetetzen eta estimulatzen nauten formak. Kolore puntuak bilatzen ditut eraikin baten hoztasunean. Argiak eta itzalak bilatzen ditut. Argazkiak egiten ditut eta espazio horiek mozten ditut benetan interesatzen zaidan horretan zentratzeko. Testuingurutik kanpo jartzen ditut, espazio txiki batekin geratzeko eta neureganatzeko. Arkitektura pentsamenduarekin eta bere funtzionatzeko moduarekin lotzen dut. Pentsamenduak harilkatzen ditugu uneoro, beste puntu batera iristeko, beste egoera batera ailegatzeko. Haien artean zerikusirik ez duten, baina komunean asebetetze bisual eta orden bat duten espazio txikiak harremanetan jartzen saiatzen naiz, espazio berri bat sortzeko. Kolore lerro, luzapen eta ehunduren bidez. Haien artean zerikusirik ez duten espazioak erlazionatzeko ahalegina egiten dut”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button