ESZENA

“Zer duzu, Amy?” antzeztuko dute Le Bukowskin

Bihar, azaroak 29, Oh my God! konpainiak Zer duzu, Amy? poltsikozko obra taularatuko du Donostiako Le bukowski tabernan. Obra, Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdiaren irabazlea izan da.

Obrak Amy Winehouse kantari ingelesarekin tematua dagoen neska baten istorioa kontatzen du. Bertan, hainbat lagunek parte hartu dute, besteak beste, Leire Ucha (aktorea), Eguzki Zubia (zuzendaria), Itziar Markiegi (eszenografia), Ugaitz Alegría (koreografia) eta Natxo Gómez (musika).

Honakoa kontatzen du antzezlanaren sinposiak: “Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button