ARTEA

Indibidualismoa ardatz duen erakusketa

Gasteizko Montehermoso zentroan NON STOP izeneko erakusketa dago ikusgai urriaren 6ra bitarte. EHU-ko Arte Ederren Fakultateko ikasleentzako 2013ko deialdian aukeratutako proiektuen erakusketa kolektiboa da, eta indibidualismoaren inguruan ardazten da.

Itxaso Mendiluze da erakusketaren komisarioa, eta ondoko artista gazteen lanak biltzen dira: Celia Eslava, Elena Fernández Rico, Pau Figueres, Lara Montoya, Cristian Villavicencio, Colectivo Into your mind eta Cássio Markowski.

Mendiluze komisarioaren arabera, “zazpi artista beren gidoiekin. Gidoi orokorra gidoi indibidualaren alde ordezkatzen den eszenaratzea. Bai artea baita gizartea ere liluratzeko NON STOP bat”.

Erakusketa hau funtzio baten antzera ikusi behar dela dio komisarioa: “non artista edo pertsonaia bakoitza indibidualtasun prozesu bati atxikitzen zaion, prozesu hau ulertuz ezberdintasunerantz eta berezko hizkuntza bilatzeko prozesu bezala”. Hala, artistak funtzioaren barruan dauden artista bilakatzen dira, euren nortasun eta hizkuntza propio lortzeko xedearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button