IKUS-ENTZUN

Indiako zinema, Nafarroako Filmotekan

Hilaren 7an hasi zen Nafarroako Filmotekan Indiako zinema zikloa. Zikloak bost film biltzen ditu, eta dagoeneko, bi pantailaratu dira; halere, hilaren 29ra arte, ostiralero, beste hiru lan ikusteko aukera izango da.

Bada, ostiral honetan, hilak 15, Kaushik Ganguly zuzendari eta gidoilariak 2014an estreinatutako Apur Panchali filma pantailaratuko da, 20:00etan.

Nafarroako filmotekaren arabera, Subir Banerjee ume aktorearen bizitzan oinarritutako lana da. Banerjee aktoreak Apu pertsonaia antzeztu zuen Satyajit Ray zinegilearen Bidearen abestia maisulanean. Bada, Apu Alemaniara joango da, bertako zine-jaialdi batean saria jasotzeko. Bidean dela, bere bizitza saritu baina aspergarriaz jabetuko da.

Zikloa beste film hauekin osatuko da: hilaren 22an, Jai Ho (Ayan Banerjee, 2015) eta hilaren 29an, Nabalok (Shamik K. Rakshit, 2015).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button