MUSIKA

Estricallak bost kantuko lan berria argitaratuko du aurki

Estricalla hardcore-punk bandak Hutsartea bost kantu bilduko dituen binilozko EPa plazaratuko du matxoan. Ice Speed, Skeleton, Bobsley, Kurling eta Xaguxarraren gauerdiko dantza dira grabatu dituzte doinu berriak.

Diskoa hainbat sorpresarekin kaleratuko da datorren hilean, tartean, SNFU talde kanadarraren abeslari Mr Chi Pig-en kolaborazioa eta Ikor Kotx argazkilariaren irudiekin ondutako fanzinea. Horrekin batera, martxoaren hasieran, Bobsley kantuaren bideoklipa ere zabalduko dute.

El Corazon del Sapo eta Kuraian aritutako Fernando buru duen bandak 2013an argitaratu zuen Triple Salto Mortal, eta harrezkeroztik, disko hori aurkezten aritu dira zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button