Nontzeberri

Indalecio Ojanguren XXVI. Argazki Lehiaketa

Eibarko Udalak, Eibarko Klub Deportiboaren laguntzarekin, Indalecio Ojanguren XXVI. Argazki Lehiaketarako deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea urriaren 11n amaituko da.

Entregatu beharreko lanak, gehienez ere, hiru argazki zuri eta beltzean, eta hiru koloretan izango dira, eta noski! inoiz saritu gabeak izan beharko dira.

Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira. Egilearen izena, abizenak, NAN, posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den jarriko da gutun batean eta hau bidali beharrekoan erantsita joango da.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Eibarko Udala, Portalea Kultura Etxea, Indalecio Ojanguren XXVI. Argazki Lehiaketa, Bista Eder 10, 20600 Eibar.

Lanak aurkezteko epea urriaren 11n amaituko da, eta erabakia urriaren 19an jakinaraziko da. Sari-banaketa urriaren 24an izango da, eta egun horretatik azaroaren 17ra bitartean, erakusketa bat zabalduko da Portalea Kultura Etxean.

Exit mobile version