BESTELAKOAK

Iñaki Segurola, Oier Etxebarria eta Rishin Singh, Le Larraskito Klubean

Iñaki Segurola (Azpeitia, 1962) idazle eta hizkuntzalaria eta Oier Etxeberria (Azpeitia, 1974) eta Rishin Singh (Kuala Lumpur, 1985) musikari eta artistak Bilboko Le Larraskito Klubean izango dira, larunbatean, maiatzak 16, 21:00etatik aurrera.

Oier Etxeberria artista eta musikariak bere kantuak joko ditu gitarrararekin; Extebarrua Akauzazte eta Amatau TV taldeetako kidea izan zen.

Rishin Singh-ek, berriz, musika “minimala eta sentsuala” joko du; bere emanaldietan askotariko diziplinak nahasten ditu: testuak, tronboia, performancea… Numbers descending izenburuko lana aurkeztuko du.

Azkenik, Iñaki Segurolak Ura ez da dena, baina bai gehiena izenburuko hitzaldia aurkeztuko du. Azpeitiarra idazlea, hizkuntzalaria, hiztegigilea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea da. 21 urtez Orotariko Euskal Hiztegia osatzen jardundu Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolarekin batera. Hainbat saiakera idatzi ditu. Halaber, hiru urte badira 31 eskutik blogean idazten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button