ARTEA

Iñaki San Martinen irudiak Calellan

Iñaki San Martinek Apur batean Soka Dantza izeneko irudi bilduma paratu du Calellako Festimage erakusketan. Ekimena bihar hasiko da eta maiatzaren 1era arte iraungo du.

Euskal Herriko folklorea du ardatz bildumak, dantza, hain zuzen ere. Autoreren aburuz, bere obra elementu materialez eta kulturalez osatzen da. “Elementu materialak: ehunak, koloreak, pintzelak; eta elementu kulturalak: ezagutza, ikasketak eta bizitzan izandako eskarmentuen batura, horien elkartzea izan da lan honen oinarria”.

Proiektuak Soka Dantzan du bere jatorria. “Urtero abuztuaren 24an plazara jaitsita, Soka Dantza-ren ideia bururatu zitzaidan. Ondoren, bi urtez aritu nintzen Soka Dantzari argazkiak ateratzen eta ateratzen”.

Bildumako irudietan argazkigintza eta pintura estilo ezberdinak erabili ditu, besteak beste, surrealismoa, abstraktua, errealismoa, zuri eta beltza, kolorea, eta mihisea, beti ere, argazkigintza, pintura eta dantza uztartzeko asmoz.

Argazki bilduma honetan Haritz Euskal Dantzari Taldearen laguntza izan du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button