MUSIKA

Iñaki Salvador Sextet taldeak Mikel Laboa omenduko du Baionan

Iñaki Salvador (Donostia, 1962) musikariak gidatutako seikoteak Mikel Laboa omenduko du ostiralean, hilak 8, Baionako Antzokian.

Ikuskizuna aurretik burututako bi lanen batuketa da: Errenteriako Musikaste festibalaren enkarguz burututako Lilurarik ez obra esperimentala, eta bestetik, Laboa jazz Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan egindakoa.

Euskal Kultur Erakundeak jakinarazi duenez, “Iñaki Salvadorrek bi esperientziak bateratu ditu, Mikel Laboa gure euskal musikaren bultzagile sustagarria eta sortzaile handiaren oroimenez, bai eta ere piano-joleak hainbat urtez harekin ukan duen adiskidetasunaren lekuko”.

Ondoko musikariak izango dira oholtzan: Iñaki Salvador, pianoa, moldaketak, musika zuzendaritza; Ainara Ortega, Maria Berasarte,  ahotsa; Angel Unzu, gitarra; Hasier Oleaga, perkusioak; eta, amaitzeko, Javier Mayor de la Iglesia, kontrabaxua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button