Nontzeberri

Iñaki Olazabal eskultorearen ariketa espaziala Donostian

Iñaki Olazabal (Andoain, 1959) eskultoreak Ariketa Espaziala izeneko erakusketa jarri du Donostiako Kur Art Gallery-n. Erakusketa zabalik dago 2013ko urtarrilaren 20ra bitarte.

Olazabalen lanean elementu kontrajarriek bat egiten dute, hala, figuratiboek eta abstraktuek; beteek eta hutsek; estatikoek eta dinamikoek; geometrikoek eta organikoek; eta urbanoek eta naturalak. Hori dela eta, bere obra anbibalentea dela esan ohi da.

Orotara 20 obra txikia ikus daitezke Donostian, baita eta dimentsio handiko bi ere. Lan txiki horiek erronka, “ariketa espaziala”, izan dira artistarentzat eskuarki obra handiekin lan egiten baitu.

Horretaz gainera, deigarria da erabili duen materiala: zinka. Pariseko eraikinetako zinkezko teilatuetan aurkitu zuen inspirazioa material hori aukeratzeko. Artistaren hitzetan, material hotza, bitxia eta latza da, eta badirudi denboraren iraganak ez diola eragiten.

Azkenik, espazioaren eta materiaren orekaren gaineko ikerketaren emaitza da erakusketa.