ARTEA

Iñaki Izquierdoren argazki erakusketa Elgoibarren

Iñaki Izquierdo Sestaoarraren azken lanak Pasiegos siglo XXI izena du. Oraindik bizirik dirauen fenomeno soziologiko eta etnografiko bakanenetako baten inguruko irudiak harrapatu ditu argazkilari honek. Erakusketa moduan ikusi ahalko da Elgoibarko Kultur Etxean urriaren 26tik azaroaren 9ra bitartean.

Pasiegoak dira erakusketa eta irudien ardatza. Ez da beraien jatorria ezagutzen, judutarrak direla diote batzuk, arabiarrak besteek, edo errekonkista garaian Kantabria eta Burgosko mendietan bizitzen jarritako suitzar talde bat, orografia zailean egokitu eta oso isolaturik gaurdaino mantendu zirenak.

Esan liteke pasiegoen bizimodua XVI. mendean jaio zela. Larreen ustiapen intentsiboari ekin zioten eta paisaian eragin zuten, harresidun larre eta itxura bereko txabolekin. Orografia zailak, isolaturik mantendu ditu gaurdaino eta ez du utzi makinaria bertaratzerik, eta duela zenbait mendeko bitartekoekin jarraitzen dutelarik lanean. Desagertzera doan bizimodua da eurena.

Lan hau Kantabriako Gobernuko Abeltzaintza Sailaren eskariz dago burutua, 2008 eta 2010 urteen artean. Liburu bat argitaratu zen 83 argazkirekin, eta orain erakusketa moldera ikusi ahal izan da Elgoibar eta Sestaoko udalen babesari esker.

Aurretik, Imágenes de La Minería (1998) Bizkaiko meatzetako jardunari buruzko lana burutu zuen, eta Viviendo en Sestao (2006), herriak bizi zuen aro post-industrialaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button