MUSIKA

Muturreko metalari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

2016ko urtarrilaren 15ean eta 16an, Muturreko Metalari buruzko II. Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizko Helldorado aretoan. Jardunaldi metal zaleok askotariko ekitaldiak bilduko ditu, tartean, hitzaldi, kontzertu eta tailerrak. Jardunaldiak Cosmic Tentacles eta Helldoradok antolatu dituzte.

Hala, ostiralean, urtarrilak 15,  autoedizioari eta musika hedatzeko bestelako esparruei buruzko hitzaldi-tailerra izango da. Gauean, halaber, kontzertua izango da: Childrain eta Teething. Bi emanaldien ostean, Gakora Remember DJk arituko dira.

Larunbatean, urtarrilak 16, Francisco Jota-Perez idazle eta gidoilariak ondoko hitzaldia emango du: Ocultismo Noumenal: Propuesta para una metafísica extrema. Metal Extremo: 30 años de oscruridad izenburuko libururaren egile Salva Rubiok, halaber, beste berbaldi hau gidatuko du: Música de carne y música de sangre.

Azkenik, Servando Rocha idazle kanariarrak Nosotros, los caníbales hitzaldia egingo du. Rocha La Felguera Editores argitaletxeko kidea da, eta horretaz gainera, azpikulturari eta kontrakulturei lotutako makina bat liburu idatzi ditu, tartean, La Facción Caníbal.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button