LITERATURA

Iñaki Irasizabalek “Politika Zikina” eleberria plazaratu du

Iñaki Irasizabale (Durango, 1969) idazleak Politika Zikina izenburuko nobela laburra argitaratu du. Elkar argitalatxeak plazaratu du liburua, Ateko Bandan sailaren baitan.

Euskal hiriburu bateko alkate izateko asmoz, alderdiko primariotara aurkeztuko den Marta izeneko PSEko hautagai baten kontakizuna biltzen du liburuak. Hautagaiak mutil-lagunaren laguntza izango du, hala politikan, nola gertuko inguruan, hautagaitza horrek eragingo dituen aldaketak kudeatzeko.

Elkar argitaletxearen arabera: “partiduetako morrontzak, komunikabideetako trikimailuak, odolik gabeko borrokak eta jokoen teoriak agertzen dira, besteak beste, Irasizabalen nobela berri honetan. Bere ohiko nobela beltzak alde batera utzita ere, gizarteari begi zorrotz eta umoretsuz begiratzen jarraitzen duen seinale”.

Irasizabalek Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen, eta hainbat liburu idatzi ditu, gehienak noir generokoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button