BESTELAKOAK

"Imágenes para unos versos" bigarren argazki lehiaketaren sariak erabaki dira

Saria lortu duen argazkiak, Lorea Citores gazte eibartarrak ateratakoak, oso era pertsonalean irudikatzen du En el principio poema, poetak idatzi zituenen arteko ezagunenetakoa.
Epaimahaia Jose Fernández de la Sota poetak (2010eko Euskadi Literatur Saria) eta Richard Bilbao argazkilariak osatu dute, beste aditu batzuen artean, eta lehen saria, argazkilari zaletua den Eibarko gazte horri ematea erabaki dute. Argazkilariak, En el principio poeman, poetak idatzi zituenen arteko ezagunenetakoan, inspiratutako argazkia aurkeztu zuen.

2010-2011. urtea Gazteriaren Urtea izendatu da, eta horri jarraituz idatzi dira deialdi honetako oinarriak. Horrela, idazlearen idealak, konformatze eza, esperantza eta maitasuna mugarik gabe bilatzea erakusten duen Blas de Oteroren bultzada gaztea argi eta garbi erakusten duten poemen 19 zati izan dira argazkiak egiteko abiapuntua, egileen iritziz, poema horietakoren bat ondoen irudikatzen duten argazkiak egiteko oinarria, hain zuzen ere.

Lehiaketak 40 argazki jaso ditu guztira. 14 eta 20 urte arteko partaideek, Blas de Oteroren bertsoen bitartez mundua ikusteko modua argazkietan islatu dute, poesia horiei gaurkotasun eta perspektiba berria emateko.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button