BERTSOTAN

Imanol Uria onena Uribe Kostako Txapelketan

Algortako Fadura kiroldegiko aretoan, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalean izan da joan den asteburuan. Han, honako, finalistak: Arrate Illaro Etxebarria, Imanol Uria Albizuri, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Josu Landeta Egurrola eta Peio Arondo Barandiaran. Gai-emaile Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da, eta epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute.

Guztien artean, Imanol Uria Albizurik jantzi du txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du algortarrak. Buruz burukoa Arrate Illaro Etxebarriaren kontra jokatu du.

Azken saioa, Enkarterri/Ezkerraldekoa da; hori, maiatzaren 31an jokatuko da Zallan, 17:30ean. Horretantxe Aitor Arrutia Azkueta, Aitziber Bengoetxea Uribe, Ander Ucelay Aristi, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga eta Nuria Cortada Ibañez arituko dira norgehiakoka.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button