ESZENA

Kale kulturen gaua egingo dute larunbatean Bilbon

Breakdance lehiaketaz gain, eta Kale Kulturak Eszenatokian izenburupean, askotariko emanaldiak atondu dituzte Break on Stage-eko antolatzaileek: hip-hop kontzertuak (Zaragozako Violadores del Verso eta Bilboko El Shintoma); dantzariak (Zaragozako Extremo & Phase, Castroko Dance Day eta Danimarkako Big City Brains); bideo-sortzaileak (Elorrioko Logela); disko jartzaileak (Londreseko Renagade), eta, azkenik, Futbol Street Style (Bartzelonako Manel & Nen).

Breakdance lehiaketari dagokionez nazioarteko sei talde lehiatuko dira La Casillako 9 aretoan: Phase T (Paris); Team Shmetta (Brusela); Supersouthtonics (Madril eta Salamanca); La Smala (Bordele); Soul Flavas (Gasteiz); eta, Team Rockers (Iruñea).

Jaialdia 20:30etan hasiko da Renegade disko jartzailearen saioarekin. Egitarau osoa Break on Stage ekimenaren webgunean jasotzen da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button