ARTEA

“Imajinarioak”, Nafarroako ilustrazioaren egoeraren erakusketa kolektiboa

Makina bat ilustratzaile bildu dira Imajinarioa Nafarroako ilustrazioaren egoera bistaratu nahi duen erakusketa kolektiboan. Iruñeko  Ziudadelako Mistoen eraikinean uda osoa eman ondoren, igandean, irailaren 22an, itxiko ditu bere ateak. Hortaz bisitatzeko azken aukera duzue.

Javier Perez de Zabalza erakusketaren komisarioak, hainbat belaunalditako 44 ilustratzaileren iruditeriak bildu ditu Nafarroako ilustrazioaren errealitateak publikoari hurbiltzeko. Hala, “artista beteranoak nahiz ahots berriak”, beren diskurtso grafikoaren alea jarri dute erakusketan, bakoitza bere iruditeriarekin.

Perez de Zabalzaren ustez, “artista guztiek dute buru-argitasun desiragarria, eta horri esker adiera bakarreko estalkia alde batera utzi eta antzemateko gaitasuna dute”. Ildo horretatik,  ilustratzailearen xedea ez  omen da mundua edo testua objetiboki irudikatzea, “haatik, horiek engainatu egin nahi ditu, bide batez adierazkortasuna, ihes-nahia, subertsioa, esperimentazio teknikoa edo irakurketa maila berriak topatzeko”.
Modu berean komisarioak azaltzen du ilustrazioaren egoera, eta ez omen da fenomeno homogeneoa Nafarroan. Horregatik, egile batzuk hautatu ditu ilustrazioak Nafarroan duen osasunaren ordezkari. Hautaketa horretan, kanpoan utzi ditu umore grafikoa eta komikia, horma-irudiak, animazioa, infografia eta diseinu grafikoa.

Hartara, baliabide inprimatu nahiz digitaletarako, kartelgintzako, eta batez ere, album ilustratuetako profesional-multzo bat aukeratu du erakusketa osatzeko, beste batzuen artean, Maite Mutuberria, Leire Urbeltz, Adam Kozinski, Aizpea Lasa, Alicia Osés, Idoia Iribertegui, Irati Fernández, Itziar Repáraz,Álvaro Corcín, Ana Ibáñez Elosúa, Beatriz Menéndez, Begoña Cía Zabaleta, Berta Suescun, Carlos Puig, César Oroz,…

Ordutegiak eta informazio gehiagorako, ikusi iruñeakulturada web ataria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button