MUSIKA

Imago 4 taldeak “Japanska and Svenska” lana plazaratu du

Hondarribiko Imago 4 bikoteak (Mikel Azkona eta David Martinez) Japanska and Svenska izenburua duen bost kantuko diskoa argitaratu du. Doinuok 2007tik 2009ra bitartean jorratu dituzte.

Psilocybenea Elkarteko kide dira bi musikariak eta Psilocybenea markapean plazaratu dute lan hau. Diskoa, izan ere, Psilocybenea bertan grabatu dute aurten Alfredo dj Mau teknikariaren laguntzarekin. Grabazioa sarean baino ezin da entzun. Esate baterako taldearen bandcamp webgunearen bitartez.

Musikari dagokionez, bost pieza luze dira, instrumentalak batik bat, post-rock eta ambient estiloetatik gertu daudenak, non intentsitate ezberdinetako pasarteak tartekatzen diren, giro bizi eta bareak eraiki nahian.

Kontzertuen harira, 2013an emanaldiak egiteko asmoa erakutsi dute. Horretarako, Carlos, taldekide ohia, gehituko zaizkie Mikel Azkona eta David Martinez, alegia, Imago 4 bikotea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button