ARTEA

Ilustrazioekin ondutako antzerkia, Garabat galerian

Nordica argitaletxeak plazaratutako Frankenstein liburuan, Elena Odriozola artista donostiarrak egindako ilustrazioekin ondutako erakusketa dago ikusgai Bilboko Garabat galerian.

Galeriaren arabera, donostiarrak antzoki bat irudikatu du liburu horretan; hala, ilustrazioek antzerki bateko aktoreen gisara jokatzen dute: “(liburuan) Elena Odriozolaren ilustrazio-antzerkia irakur dezakegu;  liburua bera irakurri; atzera itzuli marrazkiak ikusteko; irakurtzen jarraitu; datorkion zerbaiti, harago begiratzen dion etxearen kanpoko aldean dagoen txano gorridun emakumeari erreparatu, tarte luzez”.

Odriozolak, halaber, Nire antzerki hutsa da. Eszenaratzea paperezko antzerki txikian tailerra zuzenduko du, otsailaren 13an eta 14an, Bilbaoarte zentroan, Gustavo Puerta Leisserekin batera. Tailerra paperezko antzerkia izango da; izan ere, antzezlan batek behar duen guztia eraikiko da: eszenarioak, eszenografiak, jantziak… Tailerra askotariko hartzaileei dago zuzenduta: idazleak, ilustratzaileak, irakasleak, gurasoak, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu