ARTEA

Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalak, Gasteizeko Artiumen

Irudika 2019 jaialdiak, editorialen munduan murgilduko gaitu aurtengo edizioan. Izan ere, Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalak izango dira jaialdiko ardatz, datorren urriaren 24tik 26ra luzatuko den jaialdiak.

Ekimenaren hirugarren edizio honetan, gainera, eragileekin izango den  hiru egunetako ilustrazio azokan, bada nobedade bat: jardunaldi berezi bat egingo da editorialentzat eta literatur eragileentzat, beraiei zuzendutako eduki espezifikoekin. Bertan izango dira besteak beste munduko ilustratzaile handienetakoak: Seoul Illustration Fair, Argentinako marrazkilarien elkartea, ADA (Buenos Aireseko Liburu azokako profesionalek osatutakoa), edota AOI (Association of Illustrators), beste batzuen artean.

Hala, ekimenez gainezka egongo da Gasteiz jaialdiarekin eta askotariko jarduerez gozatu ahalko da bertan: networking eta hitzaldi zein elkarrizketa profesionalak; bost tailer sekretu -parte hartzaileek azken unera arte ez dute jakingo zeintzuk izango diren maisu ilustratzaileak, horien artean ilustrazio garaikideko izen handiak: William Grill (UK), Miju Lee (Hego Korea), Jisu Choi (Hego Korea), Miren Asiain (Euskal Herria) eta Maria Luque (Argentina) esaterako-.  Gainera, ilustrazio eta animazio lehiaketa bi ondu dira: Estatuko animazio lehiaketa eta nazioarteko ilustrazio lehiaketa. Sarituek egonaldi artistiko bana irabaziko dute Gasteiz, Bilbaoarte Fundazioa eta La Maison des Auteurs d’Angoulême-ren artean. Biek dute 2100 €ko dirusaria.

Bestetik, iazko arrakastaren ondoren, irekiera ekitaldia berriro ilustrazioaren sektore paraleloei eskainiko zaie, Javier Mariscal, Lyona eta ABC Museoa bezalako gonbidatuekin. Hala, Sektore Paraleloei buruzko jardunaldietan beste hainbat ekimen izango dira, eta ilustrazioa ez ezik, animaziozko zinema, moda ekimenak edota bideoklip lehiaketak ere antolatu dira.

Ostegunean, urriaren 24an, aurtengo topaketen ardatza izango direniIlustrazioaren sektore paraleloek irekiko dute Irudika 2019 jaialdia. Hala, zinema eta bideoklipak, museoak, moda eta pattern diseinuak, eta ilustrazioko profesionalek egindako lanak aurkeztuko dira arratsaldeko 16:30etik aurrera. Hortik aurrera, hiru egunez, askotariko ekimenak izango dira gozagarri.

Artium Museoak azken bi urteetan antolatu duen ekimena da Irudika jaialdia, Euskal Irudigileak elkartearekin batera eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Kultura sailek lagunduta. Ekimenaren garrantzia nabarmendu dute antolatzaileek, “Gasteiz berriz ere erreferentzia izango delako irudigintzaren munduan”, gaineratu dute.

Egitarauaren egunez egunekoa eta gainerako informazioa hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu