IKUS-ENTZUN

Aste honetan, “Caostica” jaialdiaren dimentsio paraleloa

Nazioarteko Bideoklip eta Film Laburren Jaialdia Caostica 2021 aste honetan garatuko da Bilboko hainbat espaziotan (Bilborock eta Sarean aretoetan eta EHUren Bizkaia Aretoan)

“Infernuko erraietatik datorkigu 19.Nazioarteko bideoklip eta laburmetraien Caostica jaialdia Bilbopolis Berria Deabruaren izenean menderatzeko asmoz ekainaren 21etik 28ra. Unibertso eta dimentsio paralelo orotatik hainbat bideo-salmo etorri zaizkigu, haietatik 51 aukeratu ditugu gure jarraitzaile sutsuen ipurmasailak jipoitzeko. Epaimahaikide izendatutako apaizburuak honako hauek izango dira: Josemi Beltrán, Izibene Oñederra eta Norma Vila”.

Jaialdiaren 19. edizioa ekainaren 21etik 28ra egingo dute, eta bertan 51 lan aurkeztuko dituzte sail ofizialean, besteak beste Alberto Vazquez eta Paul Urkijoren lanak, eta La Oreja de Van Gogh, Los Chikos del Maiz eta Ezpalak taldeen eta Maika Makovski artistaren bideoklipak.

Pantailaratuko diren lanen artean, honako egileenak ikusiko dira: Alberto Vazquez, Pablo Hernando, Zuzanna Plisz, Sergine Dumais, Paul Urkijo, Lily Rinae, Sam Ortí, Coke Riobóo, Pablo Polledri, Marco Arruda, Alexandra Májová, Ryan William Harris eta Marc Lesperut.

Bestalde, lanen proiekzioez gain, makina bat ekimen izango dira jaialdian.

Caostica jaialdiaren webgunean duzue egunez eguneko programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button