ESZENA

Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garaia

Kukai Dantza Konpainia estreinaldi berriarekin dator. Igandean, abenduak 1, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 19:30etik aurrera, Gauekoak proiektu berria aurkeztuko du.

Gogoeta personal intimo eta berezi batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artistek hauspotuta. “Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala”.

Pieza berezi honetarako Jon Maya aritu da ideia originala eta proiektua lantzen. Baina berarekin batera talde ederrak hartu du parte: Mireia Gabilondo (eszena-zuzendaritza), Xabi Bandini eta Arkaitz Miner (zuzeneko musika), eta Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Israel Galvan koreografoak. Bertan ere testu literario batzuk kateatu dira; testuok Joseba Sarrionandia eta Carmelo Iribarren idazleenak dira. Ilustrazioak Maite Mutuberriak egin ditu eta azkenik, Fernando Bernués eszenografiaz arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button